Kirol-elkartea gara, eskualde mailakoa eta irabazi-asmorik gabekoa. Irristaketaren zenbait alor jorratzen ditugu Nerbioi-Ibaizabal eskualde osoan eta, oro har, Bizkaian, duela 10 urte baino gehiago.

  • Gure eskola eta taldeak maila guztietan lehiatzen dira: udalerri, autonomia erkidego eta estatu mailan, eta nazioartean ere bai.
  • Lineako hockeyko jarduerak eta entrenamenduak egiten ditugu.
  • Jaitsierak egiten ditugu patinetan.
  • Lineako eslaloma sustatzen dugu.
  • Abiadura-irristaketako entrenamenduak egiten ditugu, maila guztietan.
  • Bisita gidatuak egiten ditugu Bizkaiko zenbait eremutatik.
  • Abiadura-irristaketan eta hockeyan trebatzeko jardunaldiak egiten ditugu.
  • Abiadura-irristaketako Basauriko Indoor Txapelketa antolatzen dugu.
  • Getxo Roller Lasterketa, Derioko Basroller Txapelketa, eta abar antolatzen laguntzen dugu.
  • Eskualdean irristaketari lotutako zenbait ekimenetan laguntzen dugu: Basauriko Patin Eguna; Ibilaldiko Patin Eguna (Galdakao); Irristaketa Eguna Basauriko Jaietan; Bizi Kirola Euskaraz (Basauri); Etxebarriko Roller Lasterketa; Gernika-Bilbo 2017 Roller Lasterketa; eta abar.

Helburu orokorra

  • Irristaketa mota desberdinak sustatzea.

Helburu sozialak eta kirol-helburuak

  • Sustatzea patinatzaile berriak elkartera sartzea.
  • Sustatzea desgaitasunak dituzten pertsonak elkartera sartzea.
  • Sustatzea arrazen arteko harremana elkartean.
  • Sustatzea kirolaren berezko balioak: pertsona gisa garatzea; kirola-osasuna harremana ulertzea; ahalegina; lana; adiskidetasuna; lantaldean aritzea; garbi jokatzea…
  • Sustatzea irristaketa soziala eta parte-hartzailea.

Kirol-helburuak

  • Abiadura-irristaketako gure talde bat egon dadila Estatuko kategoria gorenean.
  • Gure patinatzaileen maila teknikoa, taktikoa eta fisikoa, eta kirol-errendimendua hobetzea.