Inbidia sentituko zenuen, seguruenik, kaletik patinatzaile bat azkar-azkar igarotzen ikusi duzunean (oraindik irristaketa leun hori probatu ez baduzu, edota abiaduraren deia jaso ez baduzu, behintzat)

Basrollerrek aukera ematen dizu kirol ikusgarri hori probatzeko.

Non: Artunduagako kiroldegian
Noiz: asteazkenetan. TXIKIEK, 17:00etatik 19:00etara; eta HANDIEK, 17:45etik 19:00etara.
Harremanetarako: trainer.basroller@gmail.com
Adinak: txikiak, 8-12 urte / handiak, 13-16 urte.
Sartzeko, irristaketa maila ertaina beharko da.
Materiala: kaskoa eta patinak derrigorrezkoak dira; era berean, gomendagarria da eskumuturretarako, ukondoetarako eta belaunetarako babesak erabiltzea.
Ikasturtea irailean hasiko da.

Hobeto patinatu nahi duzu? Zure errendimendua hobetu nahi duzu? Irristaketa-martxa edo -maratoi batean parte hartu nahi duzu? Ez eman buelta gehiago: Basrollerrek zure teknika, taktika eta egoera fisikoa hobetzeko entrenamenduak eskaintzen dizkizu, maila guztietako patinatzaileekin arituta, taldean eta giro onean.

Non: Erandioko pistan (Kukuriaga kalea).
Noiz: astelehen eta ostegunetan.
Harremanetarako: trainer.basroller@gmail.com
Adina: 14-99 urte
Sartzeko, irristaketa-maila ertaina beharko da.
Materiala: kaskoa eta patinak, derrigorrezkoak dira; era berean, gomendagarria da eskumuturretarako, ukondoetarako eta belaunetarako babesak erabiltzea.
Ikasturtea irailean hasiko da.

Abiadura-irristaketan hobeto aritzeko, gure teknika hobetu behar dugu.

Bada, jardunaldi tekniko hauetan zenbait mugimendu eta jarrera barneratuko ditugu ospe handiko entrenatzaile baten eskutik, zenbait ariketaren bitartez.