ABIADURA-PATINAJEA INDOR-a BASAURI VI GARAIKURRA

ABIADURA-PATINAJEA INDOOR-a BASAURI VI GARAIKURRA

Lekua: Artunduaga Kiroldegia, Artunduaga auzoa Zenbakirik gabeko ( 48970 Basauri-a) BIZKAIA

Eguna: 2019ko urtarrilaren 13

Ordua: 10:00etik 13:30ra

Doako sarrera lekua bete arte

 

Izena emateko:

Interesa duten klubek ,izen-ematea egingo dute, 2019ko urtarrilaren 5a baino lehen ondoko helbide honetara mezua bidalita: basroller@gmail.com.

Bertan taldekideen izen-abizenak, jaio data, kategoria eta probintzia adierazi beharko dituzte. Adierazitako dataren ostean ez da izen-ematerik onartuko.

HOJA DE INSCRIPCIONES BASAURI INDOR 2019

Inskribatutako irristalari bakoitzeko 1 € ordaindu beharko dituzte, kontu-zenbaki honetan dirua sartuta:

IBAN: ES69 1465 0100 9119 0036 4200 Bertan VI INDOOR BASAURI eta taldea adierazi beharko dituzte,

eta ordainagiriaren kopia izen-ematearekin batera bidali beharko dute.

 

Tokia: Artunduagako kiroldegia (Artunduaga auzoa z/g, Basauri 48970, BIZKAIA).

https://goo.gl/maps/waCJVjqLXw12

 

Prestatzeko bilera:

2019ko urtarrilaren 13an (igandea) egingo da, 09:00etan, pistan bertan jarritako idazkaritzan. Bertan azalduko da proba zertan den eta nola funtzionatzen duen.

 

Lehiaketarako egitaraua:

Eguna: 2019ko urtarrilak 13, igandea.

Ordua: 09:00, idazkaritza irekitzea, izen emandakoak berrestea eta dortsala jasotzea.

9:40, beroketa ariketak.

10:00, probak hasiko dira.

Ordutegia gutxi gorabeherakoa da: proba bat amaitu eta sistemak prest daudenean hasiko da hurrengoa.

13:20   -podium Indoor Basauri

 

Sariak

GIZONEZKOEN eta EMAKUMEZKOEN

GIZONEZKOEN eta EMAKUMEZKOEN Master

Lehengo hirurak jasoko dute saria kategoriak hauek:

Kategoría bakoitza 3 partaide baino gutxiago ba dago, txikiko categoría pasatuko dute.

 

Azken xedapenak

Irristalari guztiek irteerara agertu beharko dute ekipamendu guztia jantzita, behar bezala atonduta

eta irristaketa-materiala egoera onean dagoela. Derrigorrezkoa izango da babes-kasko integrala erabiltzea pistan dauden bitartean.

Sariak banatzeko ekitaldian derrigorrezkoa izango da saritutako irristalariak agertzea, dagokion ekipamendua jantzita. Hala egiten ez dutenek ezin izango dute podiumera igo saria jasotzera.

Ohar honetan jasotzen ez den guztirako, 2010 eta 2011. urteetako oharretan xedatutakoari jarraituko zaio, bai eta Lehiaketen Araudi Orokorrean eta Espainiako Irristaketa Federazioaren Estatutuetan jasotakoari ere.

Basroller IT ez da desplazamenduetan zein lehiaketan gerta daitezkeen istripuen erantzule izango.

Share this post:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

sixteen − five =